Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3386

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 26koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2019ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2019ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren (2019ko azaroaren 4ko EHAA, 209. zk.).

Agindu horren I. eranskineko 5. artikuluko 8. apartatuak xedatzen du, aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela aginduaren babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2019ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 26a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala