136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3384
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko maiatzaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitateen erabilera aldatzeagatik.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren gaztelerazko testuan (2024ko ekainaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 116. zk.). Agindu horren bidez, Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitateen erabilera aldatzeko. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Bigarrengo ebazpen-zatian, 2024/2887 (2/2) orrialdean,
hau dio:
«Enseñanzas autorizadas:
– Educación Infantil 1er ciclo: 6 unidades con la siguiente capacidad:
• 2 unidades para niñas y niños de 0 a 1 años, con capacidad para 8 puestos escolares».
baina hau esan behar du:
«Enseñanzas autorizadas:
– Educación Infantil 1er ciclo: 6 unidades con la siguiente capacidad:
• 2 unidades para niñas y niños de 0 a 1 años, con capacidad, cada una de ellas, para 8 puestos escolares».