136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3383
AGINDUA, 2024ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Andoaineko (Gipuzkoa) «La Salle-Berrozpe» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«La Salle-Berrozpe» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE); apirilaren 7ko 481/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 7ko BOE), espezializazio-kurtsoak ezartzen dituzten zenbait errege-dekretu eta curriculumaren oinarrizko alderdiak aldatzen dituena; ekainaren 6ko 83/2023 Dekretua (ekainaren 27ko EHAA), besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2024-2025 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Kode-zenbakia: 20000201 eta 012746.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «La Salle-Berrozpe».
Titularra: Fundación Legarra Etxebeste.
Helbidea: La Salle 5.
Udalerria: Andoain.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Fabrikazio adimentsua» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.
○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio adimentsua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.