136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 5 orri.)
- EPUB (324 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3381
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2024. urtean kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuei (Bitartez) emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
1.– 2024ko martxoaren 18ko EHAAn (56. zk.) argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 12ko Agindua, kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.
2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 12ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta pertsona onuradunak (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.