Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3380

AGINDUA, 2024ko ekainaren 27koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatuko duen balorazio-batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Kontuan hartu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Agindua, 2024. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du, alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko balorazio-batzorde bat osatuko dela, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide aritzeko.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Balorazio-batzordeko kide izango dira:

Batzordeburua: Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko arduraduna).

– Amaia Izaguirre Díaz (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria); batzordeko idazkaria izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar oro jakitun izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 27a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala