Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3379

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 3koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, beken deialdia egiteko dena 2024-2025 aldian gazteak Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen eremuan prestatzeko.

Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak (2019ko otsailaren 1eko EHAA, 23. zk.).

Aipatutako dekretuaren 5.1 artikuluari jarraituz, beken deialdia egiten da 2024-2025 aldian gazteak Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen eremuan prestatzeko. Beka horiek Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoaren barruan sartuta daude (Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen plan hori), eta helbide honetan argitaratuta: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2024eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/

Iragarritako bekek lagundu egiten dute Kanpo Ekintzaren eremuan gazteen prestakuntza bultzatzen, eta adimen lehiakorra eta nazioartekotzearen arloko ezagutza sustatzen dute. Hain zuzen ere, nazioartekotzea da Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoaren helburu estrategikoetako bat.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hamalau beka emateko deialdia iragartzea, 2024-2025 aldian Kanpo Harremanen eremuan gazteen prestakuntza bultzatzeko, hiru beka-modalitatetan: Europar Batasuna, Kanpoan den Euskal Komunitatea eta Kanpo Harremanak.

Hauetan xedatutakoak izango dira deialdi hau arautuko dutenak: kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretua (2019ko otsailaren 1eko EHAA, 23. zk.) eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Guztiek jakin dezaten, www.euskadi.eus webgunean ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 3a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala