133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3317
IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.
Ezinezkoa izan da epaitegi edo auzitegi eskudunek onartutako kostuen tasazioen jakinarazpen pertsonala eranskinean adierazten den zordunari egitea baita dagozkien ordainketa-gutuna ere, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, eta interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor dituen kopuruak borondatez ordaintzeko:
A) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
B) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Halaber, zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten da, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139.4 artikuluarekin bat etorriz, dagozkien errekarguak aplikatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren honako kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):
IBAN: ES66 0182 5685 0700 0022 6271.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.