Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3306

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 20koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira ogia txikizka merkaturatzeko eta ogia saltzeko puntuetarako laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VI. kapituluan jasotakoak. Agindu horren bidez, Ukrainiaren inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikagai-kateko sektoreentzako laguntza berezietarako deialdia egiten da 2023. urterako.

Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VI. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikadura-kateko sektoreentzako 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egin zen. Horrez gain, eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko kontuan hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.

Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VI. kapituluan jasotako laguntzak ematea ogiaren eta ogia saltzeko puntuen txikizkako merkataritzarako. Eranskin horretan, zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da, 849.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuta.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VI. kapituluan jasotako ogi eta ogi-saltokien txikizkako merkataritzarako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei, eta ukatzeko arrazoia zehaztea eranskin horretan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala