133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 11 orri.)
- EPUB (618 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3305
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 19koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresentzako eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegientzako laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren V. kapituluan jasotakoak. Agindu horren bidez, Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako 2023an ezohiko laguntzak emateko deialdia egiten da.
Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren V. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragiten dien elikakateko sektoreentzako 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egin zen. Horrez gain, eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.
Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.
Ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak kontuan hartu ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren V. kapituluan jasotako laguntzak, okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresentzako eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegientzako. Eranskin horretan, zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da, eta, guztira, 3.936.160,50 euro dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuta.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren V. kapituluan jasotako laguntzak, okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresentzako eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegientzako. Eranskin horretan, laguntza ukatzeko arrazoia zehazten da.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 19a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.