Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3304

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira arrantza eta akuikultura merkaturatzen duten enpresentzako laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko aginduaren babesean. Agindu horren bidez, Ukraina inbaditzearen ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragindako elikagai-katearen sektoreentzako ezohiko laguntzen deialdia egin zen 2023. urterako.

Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren III. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikadura-kateko sektoreentzako 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egin zen. Horrez gain, eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko kontuan hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.

Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei arrantza eta akuikultura merkaturatzen duten enpresentzako laguntzak ematea. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren III. kapituluan daude jasota, eta eranskin horretan zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da. Zenbatekoa, guztira, 18.836,11 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VIII. kapituluan jasotako pentsu-fabrikatzaileentzako laguntzak ukatzea, eta eranskin horretan laguntza ukatzeko arrazoia zehaztea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

I. ERANSKINA
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA MERKATURATZEKO LAGUNTZEN PROGAMAREN KONTURA EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala