133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 2 orri.)
- EPUB (173 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3303
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserben eta erdikontserben enpresentzako laguntzak ematen eta ukatzen baitira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, Ukrainaren inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak oso eragindako elikadura-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzen deialdia egin zen 2023. urterako.
Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren II. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikadura-kateko sektoreentzako 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egin zen. Horrez gain, eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.
Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.
Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren II. Kapituluan jasotako laguntzak ematea (antxoa-kontserben eta -erdikontserben eta/edo hegaluzearen enpresetarako). Eranskin horretan, zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da, 840.848,52 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuta.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren III. Kapituluan jasotako pentsu-fabrikatzaileentzako laguntzak ukatzea, eta eranskin horretan laguntza ukatzeko arrazoia zehaztea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 30a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.