Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3302

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten duena: «Ebazpena, 2024ko martxoaren 4koa, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025eko prestakuntza-programazioa egiteko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, 2024-2025 aldiko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzenduta. Ebazpen hori 2024ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 54. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2024/1327 (43/26) eta 2024/1327 (43/28) orrialdeetan, I. eranskinean, «Zer baliabide ekonomiko esleitzen zaien lanbide-heziketako ikastetxeei langabeei zuzendutako prestakuntza emateko (2024-2025)», zenbait huts atzeman dira «Lanbide-arloak» zutabean, eta zuzendu egiten dira. Argiagoa izan dadin, I. eranskina kendu eta berria erantsi zaio Ebazpenari.

– 2024/1327 (43/39) orrialdean, III. eranskinean, A).1.a), hau dio:

«Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileen kopurua gehienez hogei eta gutxienez hamar bada, modulu hau hamabost ikasleko kopuru finkoari aplikatuko zaio. Horrenbestez, moduluaren baremo estandarrak balio finkoa izango du prestakuntza-talde bakoitzeko: 70,83 euro orduko».

Baina hau esan behar du:

«Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileen kopurua gehienez hogei eta gutxienez hamar bada, modulu hau hamabost ikasleko kopuru finkoari aplikatuko zaio. Horrenbestez, moduluaren baremo estandarrak balio finkoa izango du prestakuntza-talde bakoitzeko: 70,80 euro orduko».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala