Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3301

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 26koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, beste ebazpen honetan atzemandako hutsa zuzentzeko dena: 2024ko ekainaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2024ko deialdia.

2024ko ekainaren 26an, aipatutako ebazpena argitaratu da (ekainaren 26ko EHAA, 125. zk.). Ebazpen horretako zenbateko batean huts bat dagoela atzemanda, hura zuzendu behar da, bat etorriz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea ebazpen honetan atzemandako hutsa: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko ekainaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2024ko deialdia. Horrela, bada, bosgarren ebazpen-zatian hau dio:

«Bosgarrena.– Bat etorriz Ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 4.3 artikuluan xedatutakoarekin, 2024ko aurrekontuko 26.740,39 euro bideratzen dira esleitu gabeko estrategietarako laguntzen modalitatetik aurtengo proiektuetarako laguntzen modalitatera».

Baina hau esan behar du:

«Bosgarrena.– Bat etorriz Ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 4.3 artikuluan xedatutakoarekin, 2024ko aurrekontuko 13.370,20 euro bideratzen dira esleitu gabeko estrategietarako laguntzen modalitatetik aurtengo proiektuetarako laguntzen modalitatera».

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 26a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala