133. zk., 2024ko uztailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3293
IRAGARKIA, foru-arau honen huts-zuzenketari buruzkoa: 2/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena.
2024ko maiatzaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 95. alean «2/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena» argitaratzean euskarazko testuan akatsak egin zirenez, jarraian aipatzen diren zuzenketak egiten dira.
• Hitzaurrean, 27 eta 28. Parrafoetan, honako hau esan beharrean:
«Kasu horietan, zergadunak bi aukera izango ditu: Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 66 bis artikulu berrian xedatutako kenkaria aplikatzea, edo arau horren hamabosgarren xedapen gehigarria aplikatzea, 2022ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketa aintzat hartuta.
66 bis artikulu berria aplikatzea aukeratzen badu, sortuta dauden kenkariak artikulu horrek ondorioak dituen lehen zergaldiari egotziko zaizkio. Aldiz, 2022ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketa aplikatzea aukeratuz gero, foru arau honek ondorioak izan aurretik indarrean zegoen idazketan aurreikusitako gehieneko kenkariak eta gutxieneko tributazioaren mugak aplikatuko dira.»
• Beste hau esan behar du:
«Kasu horietan, zergadunak bi aukera izango ditu: Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 66 bis artikulu berrian xedatutako kenkaria aplikatzea, edo arau horren hamabosgarren xedapen gehigarria aplikatzea, 2023ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketa aintzat hartuta.
66 bis artikulu berria aplikatzea aukeratzen badu, sortuta dauden kenkariak artikulu horrek ondorioak dituen lehen zergaldiari egotziko zaizkio. Aldiz, 2023ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketa aplikatzea aukeratuz gero, foru arau honek ondorioak izan aurretik indarrean zegoen idazketan aurreikusitako gehieneko kenkariak eta gutxieneko tributazioaren mugak aplikatuko dira.»
• 1. artikuluaren bigarren apartatuan, honako hau esan beharrean:
«1. artikulua. Aldatzea urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.
Bi.– 59. artikuluaren 3. apartatuko lehen paragrafoa honela geratzen da idatzita:
3.– Zerga oinarri positiboak lortzen dituzten zergadunen kuota efektiboa kalkulatzeko kuota likidoari aplikatzen zaizkion kenkariek, foru arau honen 62tik 64ra bitarteko artikuluetan eta 65. eta 66 artikuluetan jasotakoak kanpoan utzita, ezingo dute berekin ekarri kuota efektiboa, oro har, zerga oinarriaren zenbatekoaren 100eko 17 baino txikiagoa izatea. Foru arau honen 56.1 artikuluko c) letran aipatzen diren entitateen kasuan, portzentaje hori 100eko 13koa izango da.»
• Beste hau esan behar du:
«1. artikulua. Aldatzea urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.
Bi.– 59. artikuluaren 3. apartatuko lehen paragrafoa honela geratzen da idatzita:
3.– Zerga oinarri positiboak lortzen dituzten zergadunen kuota efektiboa kalkulatzeko kuota likidoari aplikatzen zaizkion kenkariek, foru arau honen 62tik 64ra bitarteko artikuluetan eta 65. eta 66 bis artikuluetan jasotakoak kanpoan utzita, ezingo dute berekin ekarri kuota efektiboa, oro har, zerga oinarriaren zenbatekoaren 100eko 17 baino txikiagoa izatea. Foru arau honen 56.1 artikuluko c) letran aipatzen diren entitateen kasuan, portzentaje hori 100eko 13koa izango da.»
Donostia, 2024ko ekainaren 6a.
Diputatu nagusia,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.