Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3289

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, E. Erdhart y Cía, S.A. enpresaren itsas-lehorreko jabari publikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-B-2024-0001.

Erakunde eskatzailea: E. Erdhart y Cía, S.A.

Jarduera: itsas edukiontziak mugitzeko logistika.

Jardueraren kokapena: ZAD3 El Calero-Bilboko Portua (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

Hiriko hondakin-urak edo antzekoak: X: 495.577 Y: 4.799.388.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (506 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: E. Erdhart y Cía, S.A. enpresak baimena eskatu du Santurtziko (Bizkaia) Bilboko Portuko ZAD3 El Calero inguruan dituen instalazioetan, itsas edukiontziak mugitzen dituen logistika-jarduerarako sortzen dituen hiriko hondakin-urak isurtzeko. Hondakin urak eraikinen komunetan sortzen dira eta hauek putzu septiko baten tratatzen dira.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, eta espedientea aztertu ahal izango dute, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo arroko bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7.a, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bilbao, 2024ko ekainaren 20a.

Zuzendari nagusia,
EE (2024ko ekainaren 7ko Ebazpena)

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala