Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3281

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordearen zenbait ebazpen, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduran aurkeztutako gora jotzeko errekurtso batzuk ebazten dituztenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Ebazpen hauek administrazio-bidea amaitzen dute, eta beren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea,

LUIS PEDRO MARCO DE LA PEÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala