132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3279
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 232/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
232/2024 prozedura laburtua. Prozedura horretan, Mikel Mezo Urrutiak errekurtsoa jarri zuen Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratu ziren, komisariorde kategoriarako gordetako lanpostua aldi baterako esleitzeko 2024ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran, C281.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.