132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3276
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, bukaera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián), betiere aurretiazko hitzordua hartuta 943 02 25 64 telefono-zenbakian.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.
(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen da).
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.