Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3274

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2024an dirulaguntzak emateko eratu behar den Balorazio Batzordeko kideak zein diren argitara ematen duena.

Ikusi da Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Agindua, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri dituena eta deialdia egiten duena.

Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Eta itsas kultura-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– José Manuel Matés Luque.

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkaria izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala