132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3273
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Osasun sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Etika-batzordearen osaera.
Bilbo-Basurtu ESIren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskabidea jaso da, eta bat etorriz Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuan xedatutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea eta honako pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:
Presidentea:
Ana Aguirrezabal Arredondo. Farmazian doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Presidenteordea:
Sonia Bustamante Madariaga. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Psikiatriako espezialista.
Idazkari teknikoa:
Iñigo Ramón Gorostiza Hormaeche. Farmaziako lizentziaduna. Ikerkuntza Batzordeko kidea.
Bokalak:
Ignacio Díez López Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Kardiologiako espezialista.
Juan Bautista Etxebarria Sagastagoitia. Zuzenbidean lizentziaduna.
Ana Gutiérrez Amorós. Medikuntzako lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Elena Galve Calvo. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Onkologia medikoko espezialista.
Solange Kapetanovic García. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Neurologiako espezialista.
Ana Isabel Menoyo Olabarrieta. Medikuntzako lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.
Batirtze Tranche Robles. Farmaziako lizentziaduna. Lehen Mailako Arretako farmazialaria.
María Luz García Vivar. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Erreumatologiako espezialista.
Verónica Tiscar González. Erizaintzako diplomaduna.
Ana María Rodríguez Núñez. Erizaintzako diplomaduna.
Gonzaga Garay Aramburu. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Oftalmologiako espezialista.
Verónica Malda Salinas. Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziaduna. Kide legoa.
Bigarrena.– Berrestea Osasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 15eko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako akreditazioa; ebazpen hori 2022ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (41. zk.).
Hirugarrena.– Batzordearen osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.
Laugarrena.– Halaber, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari horren berri eman beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 13a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.