Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3272

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 21ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduaren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean (2020ko apirilaren 27ko EHAA, 79. zk.).

Agindu horren eranskineko 8. oinarriko 8. paragrafoan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 15eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez onartu ziren arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egin zen, xedea izanik arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 21a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala