Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3270

AGINDUA, 2024ko ekainaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa (1. artikulua eta 8.1 artikulua) eta Fundación Escuela de Ingeniería de Bilbao izateko izen-aldaketa.

2024ko apirilaren 30ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu da eskritura publikoa, zeina 2024ko apirilaren 23an egiletsi baitzen Ramón Múgica Alcorta notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 547).

Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkariak, presidentearen oniritziarekin, 2024ko martxoaren 13an egindako ziurtagiria, patronatuak 2023ko urriaren 30ean eta 2023ko azaroaren 30ean egindako bilerena. Bilera horietan, aho batez erabaki zen estatutuen 1. artikulua –izenari buruzkoa– eta 8.1 artikulua aldatzea, patronatukideen gehieneko kopurua 25 laguni gehitzeko.

Fundazioen Erregistroak, 2024ko maiatzaren 21eko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, hau da, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2024ko ekainaren 10ean, adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao, izeneko fundazioaren estatutuetako 1. eta 8.1 artikuluen aldaketa eta izena aldatzea; betiere, 2024ko apirilaren 23an Ramón Múgica Alcorta notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 547).

Hemendik aurrera, fundazioak izen hau izango du: Fundación Escuela de Ingeniería de Bilbao.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala