132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3269
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2024ko aurrekontu-kreditua.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia argitaratu zen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2023-12-04ko EHAA).
Deialdiaren 2.1 artikuluak laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen du.
Deialdi horren 9.2 artikuluan xedatzen denez, eskaerak aurkeztutako hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, finantzaketarako funtsak amaitu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Aurrekontu-zuzkidura agortu ostean, eta dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar den publikotasunaren printzipioa betetze aldera, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea agortu egin dela toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzeko 2024rako esleitutako aurrekontu-kreditua.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.