132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3268
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekari aurkeztutako ukoa onartu eta 2023-2024 eperako ordezko pertsona izendatzen duena.
Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2023ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanen arloan pertsonak prestatzeko beken deialdia egin zen 2023-2024rako.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko 2023-2024 ikasturterako bekak esleitu ziren.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko urtarrilaren 8ko Ebazpen baten bidez, beka baten uztea eta gero, Zuriñe Zuazo Ortiz andrea Europar Batasuna modalitateko beka baten adjudikaziodun izendatu zen, hamabi hilabeteko epean Vitoria-Gasteizko Lehendakaritzan aritzeko. 2024ko maiatzaren 23an beka uzteko agiria aurkeztu du Zuriñe Zuazo Ortizek. Hau honela, urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, bigarren ebazpenean ordezko izendatu den pertsonari eskaini behar zaio beka, bekaldiaren denborarako eta aldi horri dagokion diru kopuruarekin.
Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenak II. eranskinean ezartzen du zein diren Europar Batasuna formakuntzak Lehendakaritzako egoitzan (Vitoria-Gasteizen) eskaintzen dituen beketarako ordezkoak. Eranskin horretan ezarritako ordenari jarraituz, bidezkoa da Alejandro Garrido Jesuorobo jauna izendatzea bekaren jarraipenerako esleipendun.
Azaldutakoagatik, eta ematen zaizkidan eskumenekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Zuriñe Zuazo Ortiz andreak beka uztea.
Bigarrena.– Alejandro Garrido Jesuorobo jauna izendatzea bekaren esleipendun Europar batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenean aurreikusitako amaiera-egunera arte.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.