Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3267

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 26koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agindu bat eman zuen 2024ko martxoaren 25ean, dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2024ko apirilaren 17an, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko agindua eman zen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, entzunaldia eman eta jendaurrean jartzen da Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 8.1.a) artikuluak Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzari ematen dion eskuduntzaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldia ematea eta jendaurrean jartzea Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 8. solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 26a.

(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen eta dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera).

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala