Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3266

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 27koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako zenbait jakintzagairen arteko baliozkotzeak, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari edo Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Gorputz Hezkuntza Ikasgaian dituen ondorioak ezartzen dituen dekretuaren proiektua.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du dekretu bat egitea baliozkotzeei buruzko araudia gaur egunera egokitzeko, aldaketa hauek egin baitira: alde batetik, 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; 14/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, 242/2009 Errege Dekretua aldatu zuena; eta, bestetik, 76/2023 eta 77/2023 Dekretuak, maiatzaren 30ekoak, Batxilergoko eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculumak zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari buruzkoak.

Proiektu honen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako hainbat jakintzagairen arteko baliozkotzeak ezartzea. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan Gorputz Hezkuntza ikasgaia ikastetik salbuesteko aukerak ere ezartzen ditu goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat.

Honako izapide hauek egin dira jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruz xedatutakoa betez, arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita. Bertan, eragindako herritarren eta arauak eragiten dien eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteen iritzia jaso da, arauaren xedearekin lotura zuzena duten helburuei dagokienez.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak hasiera emateko agindua eman zuen 2024ko maiatzaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak, 2024ko ekainaren 21ean, izapidetu beharreko dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lege horretan aurreikusitako aldez aurretiko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, jendaurrean jartzen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako zenbait jakintzagairen arteko baliozkotzeak, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari edo Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Gorputz Hezkuntzaren arloan dituen ondorioak ezartzen dituen dekretuaren proiektua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musikako eta Dantzako Ikasketa Profesionaletako zenbait jakintzagairen arteko baliozkotzeak, bai eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari edo Dantzako Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Gorputz Hezkuntza ikasgaian dituen ondorioak ezartzen dituen dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 27a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala