Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL IRRATI TELEBISTA-RADIO TELEVISIÓN VASCA
3262

IRAGARKIA, EITB taldeko izendapenei eta kargugabetzeei buruzkoa.

Andoni Aldekoa de la Torre jaunak, EITB erakunde publikoko zuzendari nagusia eta EITB MEDIA SAUko administratzaile bakarra den aldetik, honako hau erabaki du:

– Jasota uztea Ibone Bengoetxea Otaolea andrea kendu egin dela «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca» zuzenbide pribatuko erakunde publikoko zuzendari-gerentearen kargutik, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu izendatu dutelako, Jaurlaritzaren 7/1981 Legearen 8.b) artikuluan ezarritakoaren arabera sailburuak izendatzeko eta kargutik kentzeko lehendakariak duen ahalmenari jarraiki. Lehendakariaren ekainaren 24ko 20/2024 Dekretuaren bidez izendatu zen (20/2024 Dekretua, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izendatzeko dena; 2024ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124. zk.).

– Ainhoa Alustiza Kapanaga andrea EITB MEDIA SAUko zuzendaria kargutik kentzea, 2024ko ekainaren 25etik aurrerako ondorioekin.

– Ainhoa Alustiza Kapanaga andrea «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca» zuzenbide pribatuko erakunde publikoko zuzendari-gerente izendatzea, 2024ko ekainaren 26tik aurrerako ondorioekin.

– José Luis Román Jiménez jauna EITB MEDIA SAUko zuzendari izendatzea, 2024ko ekainaren 26tik aurrerako ondorioekin.

Bilbao, 2024ko ekainaren 25a.

EITB Erakunde Publikoko zuzendari nagusia eta EITB MEDIA SAUko administratzaile bakarra,

ANDONI ALDEKOA DE LA TORRE.


Azterketa dokumentala