Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3259

1117/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen den urriaren 3ko 1925/2023 Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 epaia betetzeari dagokionez.

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2024ko otsailaren 6an emandako autoa ikusita, eta agindu judizialak aipatzen duen espedientea aztertuta, honako ebazpen hau eman dut, ondorengo aurrekari hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako 2024ko otsailaren 6ko Autoak baiesten du Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunaren ordezkaritzak sustatutako betearazpen-intzidentea, eta xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren urtarrilaren 10eko 4/2023 Epaia nahitaez betearaztea, aipatutako autoaren gorputzean adierazitako baldintzetan.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1925/2023 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 Epaiaren betetzea, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari dagokionez (Ofizial Gidaria, 2011ko EPE), bigarren ebazpen-zatian deskribatutako jarduketa hauetan oinarrituta:

«1.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea aitortzea.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko eta abenduaren 19ko erabakiak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 1235/2019 Ebazpena zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratzea, eragiten dioten neurrian.

3.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu bat esleitzea, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).

4.– Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile finkoaren izendapena ematea Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

2023ko abenduaren 19an, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna arestian deskribatutako destinoaz jabetu zen.

Hirugarrena.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak, zeina alderdi betearazlea den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian bideratzen ari den 297/2019 Prozedura Laburtutik eratorritako 52/2023 Betearazpen Piezan, honako hau eskatu du: «estatutupeko langile finko izendatzea, izaera hori inoiz galdu ez balu bezala, eta behin betiko esleitzea Ofizial Gidari lanpostua (zk.: 7945) Durangoko Etengabeko Arreta Gunean (EAG), Garraio Sanitarioko Gidari gisa; edo, bestela, izaera profesional bereko eta ordainsari berdineko beste lanpostu bat esleitzea, bai Garraio Sanitarioko Gidari gisa, bai Larrialdietako Ibilgailuen Gidari gisa».

Laugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2024ko otsailaren 6an emandako autoak honako hau xedatzen du: «Auzi-jartzailea 2018. urtean behin betiko izendatu zuten postuan mantendu behar da».

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2024ko otsailaren 6an emandako autoak honako hau xedatzen du: «Auzi-jartzailea 2018. urtean behin betiko izendatu zuten postuan mantendu behar da».

Laugarrena.– Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 7ko 1727/2018 Ebazpenaren bidez, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna behin betiko atxiki zen Durangoko EAGko Garraio Sanitarioko Ofizial Gidaria lanpostura.

Bosgarrena.– Gaur egun, Durangoko EAGk dituen Garraio Sanitarioko Ofizial Gidarien 4 lanpostuak, titular gisa, lanpostu horietatik kendu ezin diren pertsonek betetzen dituzte. Izan ere, indarrean dagoen araudiaren arabera garatutako hautaketa- eta hornikuntza-prozesuetan parte hartu ondoren irmoak eta onartuak izan diren izendapenak dituzte.

Aztertu egin da Bizkaian derrigortasun-datarik gabeko hizkuntza-eskakizuna duten Garraio Sanitarioko Ofizial Gidari lanpostuen egoera, eta, beraz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari jakinarazten dio Uribeko ESIko Areetako EAGan Garraio Sanitarioko Ofizial Gidari lanpostu bat eskain diezaiokeela.

2024ko maiatzaren 14an, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak adierazi zuen ados zegoela Uribeko ESIko (Areetako EAG) Garraio Sanitarioko Gidaria destinoa esleitzearekin.

Seigarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1925/2023 Ebazpena, zeinaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 Epaiaren betetzea, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari dagokionez (Ofizial Gidaria kategoria, 2011ko EPE), Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2024ko otsailaren 6an emandako autoa betez.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1925/2023 Ebazpenaren aldaketa bideratzea, jarduketa hauetan oinarrituta:

1.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari Uribeko ESIko Areetako EAGko Ofizial kategoriako destinoa esleitzea (Garraio Sanitarioko Gidari lanpostu funtzionala), Barrualde-Galdakaoko ESIko Zerbitzu Orokorretako Gidari lanpostu funtzionalaren ordez. Azken hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 1925/2023 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaion.

2.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari baimena ematea Uribeko ESIko (Areetako EAG) Ofizial kategoriako (Garraio Sanitarioko Gidari lanpostu funtzionala) destinoaz jabetzeko, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala