132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3258
1259/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Edurne Arteche Daubagna andrea kentzen den Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko Buru kargutik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
1278/2018 Ebazpenaren bidez, Edurne Arteche Daubagna andrea izendatu zen Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko Buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2018ko maiatzaren 25eko EHAA 100. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Edurne Arteche Daubagna andrea kentzea Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko Buru kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 14ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 24a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.