Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3251

AGINDUA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Alfonso Gómez Fernández jauna Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 113. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Gómez Fernández jauna Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786; dotazioa: 6; destino-osagarriaren maila: 29; osagarri espezifikoa: 0-A). Era berean, eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2024ko uztailaren 5etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala