132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3245
AGINDUA, 2024ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Miren Itxaso Etxebarria Idirin andrea Hezkuntza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 103. artikuluetan, eta aplikatu beharreko araudian emandako ahalmenak baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Miren Itxaso Etxebarria Idirin andrea Hezkuntza Saileko Hezkuntza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostua: 520010 kodea, 69 dotazioa.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2024ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.