Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3240

87/2024 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ion Muñoa Errasti jauna Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko uztailaren 4an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala