Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2024ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3238

85/2024 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Juan Antonio Fernández Erdocia jauna Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko uztailaren 3an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala