129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3189
IRAGARKIA, «Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Planaren 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2024-2029 aldia» izena duen agiriaren hasierako onespenari buruzkoa.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2024ko maiatzaren 27an egindako bileran, honako agiri hau onartu zuen hasieran: «Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Planaren 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2024-2029 aldia». Espedientea jendaurrean jarri da, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Horrela, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu den egunetik aurrera zenbatuta, interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta nahi dituzten erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkezteko.
Jendaurrean azaltzeko epea eta zarata-fokuen pertsona edo erakunde titularrei nahiz gaiarekin lotura duten gainerako administrazioen kontsulta epea amaitu ondoren, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Zuzendaritza Gerentziak, Kontseilu Nagusiak eskuordetuta, bidezko behin betiko akordioak hartuko ditu, aurkezturiko erreklamazio eta iradokizunak ebatziz. Bat ere aurkeztuko ez balitz, ordura arte behin-behinekoa izandako akordioa, behin betiko onartutzat hartuko da.
Hasiera onespenaz gaurkotutako Ekintza Plana Bizkaiko Garraio Partzuergoko webgunean www.ctb.eus dago eskuragarri, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean.
Nolanahi ere, aurreko atalean adierazitako behin betiko akordioa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bilbao, 2024ko maiatzaren 27a.
Zuzendari kudeatzailea,
ROBERTO MUÑOZ GARCÍA.