Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3188

IRAGARKIA, herritarrek Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Planean parte hartzeko epearen irekierari buruzkoa (1513/2005 Errege Dekretua eta Erkidegoko 213/2012 Dekretua betez). 2024-2029 aldia.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren arabera, herritarrek parte hartzeko prozesuari hasiera ematen zaio, hilabetez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ingurumen-arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen araudian xedatutakoaren arabera. Epe horretan, jendeak gai horri buruzko oharrak eta iritziak eman ahal izango ditu.

Partaidetza hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren web orrian (www.ctb.eus) dagoen estekaren bidez egin ahal izango da, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 24a.

Zuzendari nagusia,

ROBERTO MUÑOZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala