Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3181

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideen izendapena argitaratzen duena.

Ikusirik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Kontuan izanda Agindu horren 15. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,

Honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Concepción Elorza Ibañez de Gauna.

– Maite Martinez de Arenaza Hidalgo.

– Aimar Arriola Olabarria.

Idazkaria: Arrate Gonzalez Saez, Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala