Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3180

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2024-2026 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzordearen kideen izendapena.

Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Agindua, 2024-2026 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– Ainara García Arza, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako arkitektoa.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala