Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3179

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 14koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Adikzioei buruzko Euskadiko Informazio Sistema sortzen duen dekretu-proiektua.

Osasuneko sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Adikzioei buruzko Euskadiko Informazio Sistema sortzen duen dekretu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenei entzunaldiaren izapidea egingo zaie. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, proiektua egiteko prozedura hasteko aginduaren arabera, informazio publikoko izapide bat ireki behar zen, izapidetzen ari zen arauan interesa zuten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.

Horregatik guztiagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Adikzioei buruzko Euskadiko Informazio Sistema sortzen duen dekretu-proiektua hogei egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Irekian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 14a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

PEDRO LUIS SÁENZ PALACIOS.


Azterketa dokumentala