129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3177
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: Ebazpena, 2024ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia argitaratzen baita batez ere langabeentzat den eta teleprestakuntzaren modalitatean akredita daitekeen prestakuntza-eskaintza 2024-2025 aldian finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 29ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez, dirulaguntzen deialdia argitaratu zen batez ere langabeentzat den eta teleprestakuntzaren modalitatean akredita daitekeen prestakuntza-eskaintza 2024-2025 aldian finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (EHAA, 2024ko ekainaren 7ko EHAA, 111 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egingo da.
2024/2774 (31/13) orrialdean, 9. artikuluan, A.a.1 apartatuan, aitorpenetako bat kendu egiten da, eta, horren ondorioz, honako hau esaten duenean:
A) Kalitatearekiko konpromisoa: Gehienez 5 puntu emango dira hauek edukitzeagatik:
a.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken hamar urteetan aitorpen altuena duena hauen artean:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300 edo ISO 9001 (indarrean): 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
a.2.– Indarrean dauden ziurtagiriak:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
a.3.– Kudeaketa aurreratuaren euskal saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award saria edo Prizze Winner saria, azken 10 urteetan: puntu 1.
Honako hau esan behar du:
A) Kalitatearekiko konpromisoa: Gehienez 5 puntu emango dira hauek edukitzeagatik:
a.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken hamar urteetan aitorpen altuena duena hauen artean:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300: 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
a.2.– Indarrean dauden ziurtagiriak:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
a.3.– Kudeaketa aurreratuaren euskal saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award saria edo Prizze Winner saria, azken 10 urteetan: puntu 1.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.