Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2024ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
3172

IRAGARKIA, Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari nagusiaren eta legelariaren lanpostuen izendapenen berri emateari buruzkoa.

2024ko otsailaren 23ko EHAAn, 40 zenbakian, Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari nagusiaren eta legelariaren lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko deialdia iragarri zen. Deialdi hori Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren 2024ko otsailaren 13ko erabakiaren bidez onetsi zen.

Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiak Arantza Etxeberria Labayen legelari nagusi eta Iñigo Balerdi legelari izendatu ditu, eta izendapen horiek ekainaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 107 zenbakian, argitaratu ditu.

Donostia / San Sebastián, 2024ko ekainaren 7a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala