Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3170

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hondarribia udalerrian (Gipuzkoa), Jaizkibel mendian dagoen DJH/1 zundaketako 434,35 m3/urteko ur etxeko erabilerarako eta abeltzaintzarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2011-0139.

Eskatzailea: Aitz Arrieta Espino.

Jardueraren kokapena: Hondarribia (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

X = 594.824; Y = 4.803.528

Eskatutako urteko bolumena: 434,35 m

Uraren erabilera: etxeko erabilerarako eta abeltzaintzarako.

Obren deskribapena: zundaketak 125 m-ko sakonera eta 340 mm-ko diametroa ditu. Urak 1,67 l/s-ko lan-emaria duen urpeko ponpa baten bidez ateratzen dira, eta eskatzailearen lurretan dagoen 2 m

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuta dauden pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 18a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala