Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3164

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mungia Conten, S.L. enpresak aurkeztu duen proiektu teknikoa, Ortuellan hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeari buruzkoa (eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak jaso, sailkatu eta aldi baterako biltegiratzea), Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko baimen bakarra lortzeko asmoz.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidea aplikatu beharra ezartzen du I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzen badira.

Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratzen dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

Arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen.

Baina zabalkunde handiagoa emateko, iragarki horren berri emango zaio ustiatzeko jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari, toki-erakundeak bere ediktu-oholean ikusgai jar dezan.

Adierazitako guztiagatik, AAU00955_SOL_2023_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.

Zuzendaria ez dagoenez, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ezarritakoa betez.

Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala