Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3162

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2024ko ekitaldirako antolaketarako laguntzaileak izendatzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatutako aginduaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2023ko abenduaren 21eko eta 2024ko urtarrilaren 26ko ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Gero, 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta antolaketarako laguntzaileak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

2024ko deialdian matrikulatzeko aldia amaituta, lehen aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan eta 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; eta, HABEren 2024ko deialdiak gauzatzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HEOCean ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2024. urteko deialdietarako antolaketarako laguntzaile hauek izendatzea:

Naroa De La Granja Arina.

Luzia Markiegi Gortazar.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko ekainaren 21a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala