Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3161

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez, arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araudia ezartzen da.

2024ko maiatzaren 7ko Aginduaren 10. artikuluaren arabera, aipaturiko dirulaguntzak aztertzeko eta esleitzeko Balorazio Batzordeak eratuko dira eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez batzorde horietako kideak izendatuko dira eta horien osaera argitaratuko da.

Horiek horrela,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak (antzerki eta dantza-zirkoa modalitateetan) ekoizteko laguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeko kide:

Antzerkiko Balorazio Batzordea:

Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Maialen Díaz Urriza.

– Mireia Gabilondo Garitaonaindia.

– Amagoia Garaizabal Armesto.

– Xabier Fidel Paya Ruiz.

– Ainhoa Alberdi Guisasola.

Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Dantza-zirkuko Balorazio Batzordea:

Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzarkideak:

– Alejandro Gónzalez Vega.

– Unai Izquierdo Vázquez.

– Ana López Asensio.

– Jon Aitor Munduate Arbelaiz.

– Fernando Piñeiro Fernández.

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala