Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3160

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio batzordeetako kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda, aipatutako aginduaren 9. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko hiru Balorazio Batzorde eratuko direla eta Batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta Batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Zinemarako fikziozko film luzeen, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen, zinemarako animaziozko film luzeen eta sorkuntzako dokumental luzeen produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Myriam Ballesteros Serrano andrea.

– Ainhoa Urgoitia Santamaría andrea.

– Miguel Gomez-Tejedor Santa Cruz jauna.

– Juanma Pagazaurtundua Uriarte jauna.

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Film laburren produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Arantza Ibarra Basáñez andrea.

– Naia Arantzamendi Larrañaga andrea.

– Eneko Gutierrez Sola jauna.

– Xabier Arrate Burguillo jauna.

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

3.– Euskarazko serieen produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Nerea García Guillén andrea.

– Miren Itxaso Del Castillo Aira andrea.

– Igor Legarreta Gómez jauna.

– Jon Paul Arroyo jauna.

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala