Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3158

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 19koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduan deitutako dirulaguntzak, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2024ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten haien jarduera-eremuan.

2024ko urtarrilaren 26an, Hezkuntzako sailburuaren Agindua argitaratu zen. Haren bidez, dirulaguntzak deitu ziren Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2024ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten haien jarduera-eremuan.

Aginduaren xedea da Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeei eta sindikatuei dirulaguntzak emateko deialdia egitea, haien jarduera-eremuan konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko, baita horiek behar bezala gauzatzeko behar diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiteko ere.

Deialdi honen bidez iragartzen diren dirulaguntzen zenbatekoa laurehun eta hirurogeita zortzi mila (468.000,00) eurokoa da.

Zenbatekoari eta emateko prozedurari buruzko 12.1 artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko dela. Horretarako, aurkeztutako eskabide guztiak elkarrekin alderatuko dira, baina betiere 13. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan harturik, 1etik 10erako puntuazioarekin.

Laguntzak esleitzeko muga 12. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa izango da eta eskura dagoen kreditua agortu arte, hala badagokio; gutxienez 5 puntu lortuta eta aipatutako irizpideak ezarriz, baloraziorik hoberena lortu dutenei emango zaie. Dena dela, 5 puntu edo gehiago lortzen dituzten eskari guztiek, behar besteko kreditua badago, pertsona bat kontratatzeko/esleitzeko laguntza lortuko dute, eta bigarren eta hirugarren pertsona kontratatzeko/esleitzeko dirulaguntza-lehiaketako arauak ezarriko dira.

Era berean, Aginduaren 12.2 artikuluak ezartzen duenez, diruz lagundu daitezkeen jardueretarako berariaz kontratatutako edo esklusiboki esleitutako pertsona bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa kontratatzeko/esleitzeko aurreikusitako dataren eta jarduerak amaitzeko eskabidean aurreikusi eta adierazitako dataren (II. eranskina) arabera finkatuko da. Erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, diruz lagundu daitezkeen hiru pertsonen gastuen zenbatekoa jaso ahal izango du eta, inola ere, esklusibotasunez kontratatutako/esleitutako pertsona bakoitzeko dirulaguntza ezingo da izan urteko 52.000 euroren zenbateko proportzionala baino handiagoa.

Aginduaren 11. eta 12. artikuluen arabera, balorazio-batzorde batek baloratuko ditu eskabideak, 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz. Plangintza eta Antolaketako zuzendaria izango da presidentea, eta hauek osatuko dute: Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna, lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat eta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikari bat. Azken horrek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza izango du, baina botorik ez.

Aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen, 2024ko apirilaren 22an egindako bileraren aktaren I. eranskinean behar bezala arrazoituta eta laburtuta. Proposamen hori bitarteko elektronikoen bidez jakinarazi zitzaien onuradunei 2024ko apirilaren 23an, eta, era berean, 10 egun naturaleko epea eman zitzaien, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko.

Behin jakinarazpena eginda eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Balorazio Batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egin eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi zion, 2024ko maiatzaren 10eko aktan jasota dagoen modura.

Aginduaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz, zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabetekoa delarik, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzak ematea eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek, haien jarduera-eremuan, konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideei eta 12. artikuluan ezarritako mugari jarraikiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta eranskin horretan erakunde bakoitzarentzat zehazten den zenbatekoarekin.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau onuradunei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 19a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala