Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3157

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2022ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2022ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten (2022ko ekainaren 6ko EHAA, 108. zk.).

Agindu horren eranskineko 10. oinarriko 7. paragrafoan xedatzen denez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa helarazteaz gain.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2022ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

ERANSKINA
ITSASORATU PROGRAMAREN ONURADUNAK, 2022
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala