Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3153

17/2024 DEKRETUA, ekainaren 19koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Lehendakariaren azaroaren 14ko 32/2023 Dekretuaren bitartez, Lan Harremanen Kontseiluko oraingo kideak izendatu ziren.

Bestalde, aipatutako lege horren 4. artikuluak arautzen du zein den sindikatu edo enpresarien erakunde eta konfederazioetakoren batek edo batzuek Kontseiluaren bilerak behin eta berriz huts egitearen ondorioa, eta urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7. artikuluak arautzen du horrelakoetan zein den zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura. Otsailaren 23ko 4/2012 Legea garatu zuen dekretu horrek.

Dekretu horren 7.6 artikuluan ezarritakoari jarraiki, zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura amaitu ondoren, Kontseiluaren buruak kargutik kentzeko eta izendatzeko proposamena helarazi dio lehendakariari, egindako alegazioekin batera.

Urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, kargutik kendutako pertsonen agintaldia amaitzen den egunean bertan amaituko da izendatutakoen agintaldia.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea Lan Harremanen Kontseiluko kide hauek –ELA erakunde sindikala ordezkatzeko izendatu ziren–:

Titularrak:

Pello Igeregi Santamaría.

Haimar Kortabarria Arenaza.

Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña.

Ordezkoak:

M.ª Cruz Elkoro Zengotitabengoa.

Igor Eizagirre Alza.

Unai Martínez Azarola.

2. artikulua.– Lan Harremanen Kontseiluko kide izendatzea honako pertsona hauek:

– Euskadiko Langile Komisioak / Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi (CC.OO. de Euskadi) ordezkatzeko:

Titularra:

Estibaliz Montero Mendoza.

Juan José López Díaz.

Ordezkoak:

Gregorio Martín Benito.

Josu González Marcos.

Jon Herrera González.

– Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT de Euskadi) sindikatua ordezkatzeko:

Titularra:

Tomás Rodero Briongos.

Ordezkoak:

Xuria Arza Vélez.

Arantza Niño Núñez.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala