Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3149

1108/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Xabier Ibarzabal Astigarraga jauna izendatzen den Azpiegituren zuzendariorde korporatiboa lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantzaren Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzuko Ekonomia eta Finantzaren Zuzendariordetzako azpiegituren zuzendariorde korporatiboa lanpostua betetzeko deialdia argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1012/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko ekainaren 3ko EHAA).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Xabier Ibarzabal Astigarraga jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Xabier Ibarzabal Astigarraga jauna izendatzea Azpiegituren zuzendariorde korporatibo, Ekonomia eta Finantzaren Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala