Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2024ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3146

ERABAKIA, 2024ko ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez xedatzen baita ente publiko horren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Nestor Arana Arabaolaza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2024ko ekainaren 24ko lanaldia amaitzean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea.


Azterketa dokumentala